Zineaz aire librean gozatzeko aukera izango da larunbat honetan, Astigarragan. Izan ere, Murgia jauregiko lorategian eskainiko dute 'Top Gun, Maverick' filma, gaueko 22:30etan hasita. 12 urtetik gorakoei zuzendutako pelikula da, eta doakoa izango da sarrera.