Elvis Presleyren doinuak, ibai parkera

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 2a, 17:17

'Ilunabarrak Andre Gobadarien ibai parkean' izenburupean, hainbat kontzertuko zikloa antolatu dute. Uztailaren 7an izango da horietako bat, arratsaldeko 20:00etan hasita; eta Elvis Presleyren doinuak ekarriko ditu Mai & The Elvis Boys taldeko kideek. Maitane San Josek, Juanjo Erentxunek eta Daniel Fernándezek osatzen dute taldea. Doakoa izango da emanaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!