80 urtetik gorakoei ohiko omenaldia, hilaren 18an

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 10a, 15:36

Urtero bezala, 80 urtetik gorakoei omenaldia egingo diete Astigarragan, hilabete honetan. Ekainaren 18an izango da, goizeko 09:30etatik aurrera, Gure Izarra elkarteak eta Udalak antolatuta.

Txirrisklako txistularien diana izango da 09:30etan, txarangaren irteera 11:30etan, meza 13:00etan Txomiñenen, eta Aiztondo abesbatzako eta Astigar dantza taldeko kideen emanaldia segidan. Bukatzeko, Gure Izarra elkartean egingo dute bazkaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!