'Izarren hartza' emanaldi berezia eskainiko dute igande honetan, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren bezperan, Astigarragan. Andre Gobadarien ibai parkean izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita, 5 urtetik gorakoentzat. Diziplina anitzeko ikuskizun ibiltaria da, antzerkia, txotxongiloak, dantza, kantua eta zuzeneko musika uztartzen dituena. Doakoa izango da sarrera.