Ahober zikloaren aurreneko kontzertua, larunbat honetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 1a, 11:29

Ahober abesbatza zikloa antolatu du Eragiyok abesbatzak Astigarragan, aurreneko aldiz, hiru kontzerturekin. Eta aurreneko emanaldia larunbat honetan izango da, 20:00etan Erribera kulturgunean. Jatorki ahots zurien abesbatzak eskainiko du, eta doakoa izango da sarrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!