Jaia antolatu du Astigarragako Herri Eskolako guraso elkarteak, ikasturteari bukaera emateko. Etzi izango da, larunbatarekin, goizeko 10:00etan hasita. Denetik prestatu dute egun osorako: jolasak, eskulanak, kirol olinpiadak, Gauerdi txaranga, bazkaria, barrene herrikoia, DJ Nemux eta apar festa.