'Los náufragos' antzezlana eskainiko du Kemen talde amateurrak, bihar arratsaldean, Erribera kulturgunean. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta doakoa da sarrera.
Ategorrietako EPA-HHI eskoletatik sortu zen Kemen taldea 2006an, eta dagoeneko 15 antzezlan eskaini ditu. Oraingo honetan, sei emakumek eta bi gizonek hartzen dute parte.
Uharte txiki batean, senarrak hiltzeagatik erbesteratutako emakume talde bat da antzezlaneko protagonista. Isolamenduak liskar gogorrak sortuko ditu, eta gatazka horietako baten erdian, bi naufrago iritsiko dira. Komedia tonuan hainbat gai jorratzen ditu antzezlanak: bakardadea, egoak, maitasuna...