'Astigarragako jaiak eta ospakizunak urtean zehar' izango da 2025eko udal egutegia osatzeko gaia

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 17a, 00:00
Iazko irabazleen argazkiekin osatu zen 2024ko udal egutegia.

Urtero moduan, 2025eko udal egutegia, argazki lehiaketa batekin osatuko dute eta udazkenean emango zaio hasiera lehiaketari.

Aurtengo urterako ere, Astigarragako Udalak argazki lehiaketa antolatu du, udal egutegiaren azaleko irudia eta hilabete bakoitzeko argazkiak aukeratzeko. Argazki lehiaketa udazkenean jarriko dute martxan, baina hala ere, interesa duen pertsona oro argazkiak egiten has daiteke. Kultura batzordeak jarri du argazki lehiaketako gaia eta  ondorengoa da: Astigarragako jaiak eta ospakizunak urtean zehar.

Oinarriak «iazkoen antzerakoak» izango direla azaldu du Udalak, eta aurreratu du irailean jakinaraziko direla hauek, «argibide gehiagorekin».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!