Aurrekontu parte hartzaileetarako proposamenak egiteko aukera, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 16a, 00:00

Astigartarrek martxoaren 28ra arte aurkeztu ahalko dituzte proposamenak, eta lau fase izango ditu prozesuak.

Aurtengoan ere Astigarragako Udalak martxan jarri ditu aurrekontu parte hartzaileak. Guztira 240.000 euro daude astigartarrek egiten dituzten proposamenetan erabiltzeko. Dagoeneko zabalik dago proiektuak aurkezteko aukera, eta martxoaren 28an amaituko da epea.

Prozesua lau fasetan banatu du Astigarragako Udalak. Lehenengo fasean proposamenak jasotzeko unea izango da. Hori egiteko hiru modu ahalbidetu ditu Udalak: proposamena idatzi eta herriko postontzietan uztea, www.astigarraga.eus webguneko formularioa betetzea edo alkatetza@astigarraga.eus helbidera proposamena bidaltzea.

Udaletik nabarmendu dute aurreko edizioetan «hainbat hobekuntza» egin dituztela herrian: «Eskolako jolastokia estali da, Galtzaur elkartearen lokalean berritze lanak egin dira, pump track-a martxan jarri da, ibai parkean jolas gune eta aisialdi guneak berehala izango ditugu guztion eskura...».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!