Bartzelonako Santpedor herritik jasoko dute bisita, urriaren 21ean, astigartarrek. Izan ere, bertako Escriny abesbatza etorriko da herrira, eta kontzertua eskainiko du Erriberan, Aiztondo abesbatzarekin batera. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia, eta doakoa izango da, baina sarrera eskuratu behar da.