Lur Korta ipuin kontalariarekin zita, urriaren 19an

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 11a, 17:19

Ipuin kontaketa saioa eskainiko du Erriberan, beste behin, Lur Korta kontalariak. Urriaren 19an izango da saioa, arratsaldeko 17:00etan hasita, 'Barruko ipuin kuttunak' izenburupean. 4 urtetik gorakoentzako saioa da, eta gonbidapenak liburutegian edota Udalaren webgunean (astigarraga.eus) eskuratu daitezke, urriaren 16ko 09:00etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!