Iban Zalduaren 'Ipuina engainua da' liburua izango dute hizpide hilabete honetan, Irakurketa Klubaren saioan. Urriaren 17an izango da hori, Erribera kulturgunean, arratsaldeko 19:30etan hasita. Ohi bezala, Isabel Etxeberriak gidatuko du saioa, eta doakoa eta irekia da.