'Anbotoko Mari' ikuskizuna haurrentzat, urriaren 15ean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 4a, 11:11

Bideo-animazioa, interakzioa eta musika uztartuz, 'Anbotoko Mari' ikuskizuna eskainiko dute urriaren 15ean, Erribera kulturgunean, arratsaldeko 17:00etan hasita. Haurrei zuzendutako emanaldia da.

Gari da istorioko protagonista. Lagunekin haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora. Mariren haitzuloan sartu eta bertan aurkituko duen harri magikoa hartuta alde egingo du. Anbotoko Marik Tartaloren, iratxoen eta beste jeinu batzuen laguntza eskatu beharko du harria berreskuratzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!