'Abelardo mon amour' emanaldia, hilaren 6an Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 2a, 16:07

Osasun mentalari ahotsa emango diote ostiral honetan, urriaren 6an, umorez eta alaitasunez. 'Abelardo mon amour' emanaldia eskainiko du Banda Bi euskal elkarte soziokulturalak, Erribera kulturgunean, iluntzeko 20:00etan hasita. Musika eta antzerkia uztartzen ditu ikuskizunak, eta doakoa izango da sarrera, baina gonbidapena hartu behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!