Oihana Varelaren 'Plañideras' emanaldian parte hartu nahi duenak, gaur arte du aukera

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 13a, 00:00

Erriberan eskainiko dute emanaldia. Argazkia: Fabriziobarraphoto

Martxoaren 23an izango da dantza performancea, arratsaldeko 20:00etan hasita, Erriberan. Bertan parte hartu nahi duten emakumeek gaur dute izena emateko azken eguna.

Egungo gizarteak eta teknologiak edozein tragedia produktu bihurtzeari buruzko hausnarketa da 'Plañideras' dantza performance lana. Heriotza «erreala eta sinbolikoa» da gai nagusia. Oihana Varelaren 'Caminate' proiektuaren baitako ikuskizun hau, martxoaren 23an Erriberako oholtzan ikusteko aukera izango dute astigartarrek, eta horrez gain, 60 eta 80 urte bitarteko emakumeen performancean parte hartzeko parada ere izango dute. Interesatuek, aldez aurretik izena eman behar dute, eta gaur da horretarako azken eguna. Erriberan bertan eman daiteke izena, eta proiektuko kideek jakinarazi dute, izena ematen duten lehenengo seiak aukeratuko direla. Oihana Varelak Astigarragako emakumeak gonbidatu ditu parte hartzera, izan ere, ziurtatu du ez dela eskarmenturik behar eta hizkuntzak ere berdin du.

Dantza performancea, hilaren 23an izango da, arratsaldeko 20:00etan hasita, bi hizkuntzatan; euskeraz eta gaztelaniaz. Adin txikikoen sarrerak 4 euro balio du, eta helduenak, 8 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!