'Toto' antzezlana Erriberan, martxoaren 18an

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 13a, 12:06

'Toto' izeneko antzezlan umoretsua eskainiko dute Miren Gojenola eta Asier Hernandez aktoreek, Erribera kulturgunean. Martxoaren 18an izango da, iluntzeko 20:00etan hasita; eta sarrerak dagoeneko salgai daude, Erriberan bertan eta 'astigarraga.eus' atarian: helduek 10 euro, adin txikikoek 5 euro.

Maik eta Joseluk, Toto txakurtxoaren kustodia partekatzen dute. Totok maitasunaren zuri-beltzaz hitz egiten du oro har. Mafalda Bellidoren Chucho antzerki testuaren egokitzapena euskarara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!