'Elbira' dokumentala eskainiko dute Erriberan, martxoaren 10ean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 2a, 13:02

'Elbira' dokumentala izango da ikusgai Astigarragako Erribera kulturgunean, martxoaren 10ean. Iluntzeko 20:00etan jarriko dute, eta doakoa izango da.

Elbira Zipitria euskal pedagogiaren aitzindariari eskainitako dokumentala da. Bere bizitzaren pasarte fikzionatuen laguntzaz, haren jatorria, konpromiso politikoa, erbestea, itzulera eta jarduna kontatuko ditu filmak. 65 minutuko iraupena dauka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!