Alaine Agirreren 'Karena' liburua izango dute hizpide, Erribera kulturgunean, Irakurketa Klubaren martxoko saioan. Hilaren 7an izango da hori, iluntzeko 19:30etan hasita; eta Isabel Etxeberriak gidatuko du saioa. Ohi bezala, doakoa eta irekia da partehartzea.