Pirritx, Porrotx eta Marimotots, martxoaren 3an Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 25a, 09:46

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen bisita jasoko dute astigartarrek, martxoaren 3an. 'Urteak bete, abenturak bizi!' emanaldia eskainiko dute Erriberan, bi txandatan: arratsaldeko 17:00etan aurrenekoa, eta 19:00etan bigarrena.

Sarrerak eskuragarri daude Erriberan bertan eta 'astigarraga.eus' atariko sarreren atalean: adin txikikoek 3 euro, eta helduek 6 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!