Euskal dantzak ikasteko bi saio, Zilegi Eskoletan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 27a, 15:43

Euskal dantzen ikastaroa eskainiko dute bi egunez, martxoaren hasieran, Zilegi Eskolen barruan. Astigarragako AEK euskaltegiaren lokalean izango dira bi saioak: martxoaren 2an 19:00etan, eta martxoaren 6an 09:30etan.

Igantzi Olaranek eskainiko du, eta erromerietan dantzan hasteko oinarrizko euskal dantzak erakutsiko dizkie partehartzaileei. Doakoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!