'Plañideras' dantza emanaldian parte hartzeko aukera, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 12a, 00:00

Martxoaren 23an, 'Plañideras' dantza emanaldia eskainiko dute Erriberan, arratsaldeko 20:00etan. Astigarragako 6 emakumek izango dute bertan parte hartzeko aukera, «edonork har dezake parte eta ez da ezer berezirik jakin behar», aitortu dute antolatzaileek. Hala ere, baldintza bakarra jarri dute: 60 eta 80 urte bitarte izatea. Interesatuek beraz, bihar arte izango dute aukera izena emateko, Erribera kulturgunean bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!