dBizi sistema Astigarragan jartzeko aukerak aztertzen hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 10a, 00:00

Azterlana hasteko protokoloa sinatu dute bi Udalek, eta urte beteko iraupena izango du behaketak.

Otsaileko Tokiko Gobernu Batzordean onartu zuen Donostiako Udalak Astigarragan dBizi bizikleta sistema txertatu ahal izateko azterlana hasteko proposamena. 

Aurreko legegintzaldian hasi ziren Astigarragako eta Donostiako Udala dBizi bizikleta sistema Astigarragan jartzeari buruz hitz egiten, eta aurrerapauso bat eman dute oraingoan. Bi Udalek protokolo bat sinatu berri dute azterlanari ekiteko, eta urtebeteko epea hartuko dute gaia sakon aztertzeko ikuspegi juridikotik, teknikotik eta ekonomikotik. 

Astigarragako Udaletik pozez hartu dute albistea: «Oso erabaki pozgarria da, ia bi urteko lanketaren ostean, Donostiarekin osagarria izango den alokairuzko bizikleta sistema izateko aukera gertuago dagoelako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!