Mihise Kultur Elkartearen eskutik, Euskal Musika Geureganatuz elkarrizketa musikatua izango da Erriberan, urtarrilaren 18an. Arantzazuko Ama ikastetxeko laugarren mailako ikasleentzat prestatu dute saioa, Astigarragako Udalak antolatuta. Eguerdiko 12:30etan izango da.
«Gaur egungo gaztetxoek ez dute euskal musika entzuten, musika latinoa, espainiarra eta anglosaxoia kontsumitzen dute eta musika euskeraz entzutea desprestigio moduan ikusten dute. Elkarrizketa eta kontzertutxo honek euskal kantu ezagunak ditu ardatz», aurreratu dute.