Zinearekin hitzordua izango dute astigartarrek, urtarrilaren 15ean. 'As bestas' filma eskainiko dute Erriberan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Galizian kokatutako thrillerra da 'As bestas'.
Honela dio pelikularen laburpenak: «Frantziako Antoine eta Olga bikotea aspalditik bizi dira Galizia erdiguneko herrixka batean. Lasai bizi diren arren, bertakoekin bizikidetza ez da nahiko luketen bezain idilikoa. Bizilagunekin, Anta anaiekin, izango duten gatazka baten ondorioz, tentsioa handituko da herrian eta egoera itzulezina izango da».