'Lagun beltz asko' antzezlana Erriberan, urtarrilaren 14an

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 5a, 15:35

Ramón Ibarra, Asier Hormaza eta Asier Sota aktoreak igoko dira Erriberako taula gainera, urtarrilaren 14an. Izan ere, 'Lagun beltz asko' antzezlana eskainiko dute bertan, iluntzeko 20:00etan hasita. 

Pertsona ezezagunei diegun beldurra edo arbuioa islatzen du antzezlanak. Ixtear dagoen taberna batean gertatzen da istorioa. Barruan, tabernako jabea eta bere lagun onena azkeneko tragoa hartzen ari dira. Bat-batean, galduta dagoen migratzaile batek atea joko du eta mugikorra kargatzen uztea eskatzen die.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!