Urteroko ohiturari eutsi, eta Zuhaitz Eguna ospatuko dute bihar Astigarragan, Udaleko Ingurumen Sailak antolatuta. Goizeko 11:00etan elkartuko dira Anuska inguruan, aurreko urteetan egin bezala; eta bertan, zuhaitz bana landatuko dute 2023 urtean Astigarragan jaio zen haur bakoitzeko.
Horrela, iaz jaiotakoak 84 izan zirenez, beste horrenbeste zuhaitz berri landatzea aurreikusi dute, haur horien familia guztiek jaso baitute gonbidapena etxean, Udalaren eskutik. Anuskan elkartuko dira haur jaioberriak eta haien senideak, eta zuhaitz bana landatuko dute, haurraren izena izango duena. Aitzurra daukatenei, eramatea eskatu diete.