Espainiako Txapelketa irabazi du Jaime Romerok, puntuazio proban

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 2a, 00:00

Jaime Romero, garaipena ospatzen.

Erakustaldia emanda nagusitu zen astigartarra, gizonezkoen maila absolutuan, Galapagarren. Scratch proban brontzezko domina lortu zuen.

Aurreko asteburuan jokatu zen pistako Espainiako Txapelketa, Galapagarren; eta sekulakoa eginda bueltatu zen Jaime Romero astigartarra: txapeldun izan zen puntuazio proban, erakustaldia emanda.

Txirrindulari astigartarra indartsuena izan zen nabarmen, eta hiru aldiz lortu zuen itzuli bateko abantaila lehiakideekiko. Horrela, 88 puntu pilatuta, alde haundiarekin nagusitu zen. Erik Martorell izan zen bigarren, 57 punturekin; eta Noel Martín hirugarren, 54 punturekin.

Gainera, beste behin ere lortu zuen podiumera igotzea Romerok. Scratch proban hirugarren sailkatu zen, bi bider itzuli bateko abantaila lortuta. Eloy Teruel eta Jose Segura izan zituen aurretik, biak ere hiru itzuliko abantaila lortuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!