Moriarty eta Deblauki taldeen kontzertua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 1a, 00:00

'Batu musikari' zikloaren baitan, kontzertua eskainiko dute Astigarragako hainbat musikarik, gaur iluntzean. Erribera kulturgunean izango da, 19:30etan hasita; eta Moriarty eta Deblauki taldeek eskainiko dute kontzertua. Norberto Almandoz musika eskolakoak dira bi taldeak, eta bertako txistularien eta pianojoleen laguntza ere izango dute emanaldian. Doakoa da sarrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!