Astigarragako Gazte Asanbladak antolatuta, laugarrenez egingo dute Sortzailien Azoka, herriko hainbat kale eta plazatan postuak jarrita. Apirilaren 21ean izango da, igandearekin.
Bertan postua jarri nahi dutenek, dagoeneko eman dezakete izena. Aste honetan zabaldu dute apuntatzeko epea, eta apirilaren 8ra arte izango da aukera. Horretarako, sortzaileek mezua bidali beharko dute, posta elektronikoz, ondoko helbidera: astiarrakogaztiak@gmail.com. Mezu horretan, honakoak zehaztu beharko dituzte: proiektuaren izena, telefono zenbakia, postuan egongo den pertsona kopurua, postuan eskainiko dena, sare sozialen esteka eta egindako lanen argazkia, azkeneko biak aukeran.
Aurrerago zehatuko dituzte azokako postuen kokalekua eta egunean zehar izango diren jarduerak, besteak beste. Joan den urtean ere apirilean egin zuten azoka. 25 bat sortzailek hartu zuten parte, eta herritar asko gerturatu ziren postuetara.