Asteburu honetan hasi dute denboraldia Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeko junior mailako txirrindulariek.
Aurtengo denboraldian ere bailarako txirrindulariak arituko dira taldean. Lehenengo proban, Eibarko Udaberri Sarian, 33. postuan eta 41. postuan helmugaratu ziren Aimar Capdequi astigartarra eta Unax Otegi astigartarra, irabazlearengandik 2 minutu eta 34 segundura. Unai Hernandez astigartarra, berriz, 103 postuan iritsi zen amaierara, 8 minutu eta 42 segundura.
Taldekako sailkapenari dagokionez, 13. postuan amaitu zuen Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeak.