Hika konpainiak 'Atearen bestaldean' estreinatuko du gaur Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 25a, 00:00

Astigarragan estreinatuko du Hika antzerki taldeak, gaur eguerdian, bere antzezlan berriena: 'Atearen bestaldean'. Erribera kulturgunean izango da, 12:30etan hasita, 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat. Sarrerak eskuragarri daude astigarraga.eus webguneko 'Sarrerak erosi' atalean, eta saioa hasi baino ordubete lehenago Erriberako lehiatilan: 6 euro dira helduentzat, eta 3 euro adin txikikoentzat. Konpainiaren 35garren urteurrena ospatzeko sortu du ikuskizuna Hikak. Bere urtebetetze egunean bakarrik dagoen neska bat da protagonista.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!