Piano topaketa bihar, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 24a, 00:00

Bihar eguerdirako, Euskal Herriko Musika Eskolen elkarte topaketa antolatu dute Astigarragan, estreinakoz. Bertan izango dira, Hernaniko, Donostiako, Ibargaineko eta Norberto Almandoz musika eskolako 96 piano ikasle. Hiru adin tartetan banatuko dituzte ikasleak; batetik, 11 urtera artekoak; bestetik, 14 urtera artekoak; eta azkenik, 18 urtera artekoak. Guzti horietatik 27 izango dira Astigarrarran. Musika saioa Erriberan izango da, eguerdiko 14:30etan eta ez da sarrerarik behar, doako ekitaldia baita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!