Finalerdietarako txartela lortzeko aukera izango du gaur Expositok

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 24a, 00:00

Larrainzarren jokatuko du, Gaskuerekin batera, play offetako partidua. Larrazabal eta Eskiroz izango dituzte aurrean.

Pixkanaka amaierara iristen ari da Promozioko Binakako Txapelketa. Gaur arratsaldean jokatuko dituzte finalerdietara sailkatzeko play offeko partiduak, eta bertan izango da Hodei Exposito astigartarra. 

Gaskuerekin batera, Larrazabal-Eskiroz bikotearen aurka jokatuko du, 17:15etatik aurrera, Larrainzarren. Norgehiagoka gogorra izango da Expositorentzat, gutxigatik geratu baitira aurkariak lehenengo bi postuetatik kanpo. 

 

Oses eta Arsuaga Zizurren arituko dira bihar

Ardoi Txapelketako finalerdietan arituko dira bihar goizean CD Hernaniko Ekhi Oses eta Oier Arsuaga, Zizurreko pelotalekuan. Azkoitiako Etxanizen aurka jokatuko du Osesek, eta Lapkeko Landaren kontra arituko da Arsuaga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!