'Almazenean' komedia gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 24a, 00:00

David Desola idazle kataluniarrak ekoiztutako lan hau komedia «zorrotz eta garratza» da.

Erretiroa hartuko duen arduradunaren eta bere lanpostua ordezkatuko duenaren arteko harremana oholtzaratuko dute gaur, Iker Galartzak eta Zuhaitz Gurrutxagak, Erriberan. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera komedia «zorrotz eta garratz» honi. David Desola idazle kataluniarraren zuzendaritzapean egindako lan honek, bost egunez lantokia partekatuko duten bi gizonen harremanak jarriko ditu  erdigunean. Sarrerak 8 euro balio du adin nagusikoentzat, eta adin txikikoentzat, 4 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!