Almazen huts batean gertatutakoak Erriberan oholtzaratuko dituzte, Galartzak eta Gurrutxagak

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 23a, 00:00

Galartzak eta Gurrutxagak eskainiko dute antzezlana. Karteleko argazkia.

'Almazenean' izeneneko antzezlana eskainiko dute bihar Iker Galartzak eta Zuhaitz Gurrutxagak, Erriberan. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera antzezlanari, eta euskeraz izango da. 

Erretiroa hartzeko dagoen arduradunaren eta bere lanpostua ordezkatuko duenaren arteko harremanari buruzko nondik norakoak kontatuko dituzte bihar, Iker Galartzak eta Zuhaitz Gurrutxagak, 'Almazenean' antzezlana oholtzaratuz. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Erriberan, eta sarrerak 8 euroko prezioa du helduentzat, eta 4 eurokoa, berriz, adin txikikoentzat. 

Iker Galartzak hartuko du erretreta hartzeko dagoen arduradunaren papera; eta bere lanpostua ordezkatuko duena, aldiz, Zuhaitz Gurrutxaga izango da. Ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean. Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama. Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.
David Desola idazle kataluniarrak ekoiztutako komedia «zorrotz eta garratz» honek «lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz» hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek
Hermanos Machado Saria jaso zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!