'Besotako ipuinak' kontaketa bihar, Ana Apikarekin

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 21a, 00:00

Haurrentzako ipuin kontaketa saioa izango da bihar arratsaldean, Erribera kulturguneko liburutegian. Ana Apika izango da kontalaria, eta 'Besotako ipuinak' saioa eskainiko du, 17:00etan hasita, euskeraz. 1-3 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa da. Doakoa da, baina gonbidapenak aldez aurretik eskuratu behar dira: liburutegian bertan, edo astigarraga.eus webguneko sarreren atalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!