Mindfulnessa praktikan jartzeko saioa, larunbat honetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 20a, 00:00

Izaskun Robledok eskainiko du dinamika, Emakumeon Etxean. Bertaratzeko izena ematea beharrezkoa da.

'Mindfulnessaren onurak hazkuntza garaian' izeneko dinamika antolatu du Astigarragako Emakumeon Etxe­ak, otsailaren 24rako. Izan ere, Emakumeon Etxeak dio mindfulnessaren praktikak gure egunerokotasuna alda dezakeela: «Oreka emozionalean sakontzen lagundu gaitzake, eta baita geure haurrekin zein geure buruarekin harremantzeko modua aberasten ere», nabarmendu du. 

Izaskun Robledo izango da dinamizatzailea, eta hizkuntzari dagokionez, taldearen araberakoa izango da. Goizeko 10:30etatik 13:00etara bitartean izango da saioa Emakumeon Etxean, eta bertaratu nahi duen orok aldez aurretik izena eman beharko du, 648 417 157 telefonora deituta edo emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzita. Horrez gain, aurrez abixatuta, doako haur zaintza zerbitzua ere eskainiko dute. Go­mendatu dute esterilla eta arro­pa erosoa eramatea saiora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!