'Mindfulness' praktikan, otsailaren 24an

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 19a, 00:00

Izaskun Robledok eskainiko du dinamika, Emakumeon Etxean. Bertaratzeko izena ematea beharrezkoa da.

Astigarragako Emakumeon Etxeak, 'Mindfulnessaren onurak hazkuntza garaian' izeneko dinamika antolatu du, otsailaren 24rako. Izan ere, Emakumeon Etxeak dio, Mindfulnessaren praktikak gure egunerokotasuna alda dezakeela: «oreka emozionalean, sakontzen lagundu gaitzake eta baita geure haurrekin naiz geure buruarekin harremantzeko modua aberasten». Izaskun Robledo izango da dinamizatzailea, eta hizkuntzari dagokionez, taldearen araberakoa izango da. Goizeko 10:30etatik 13:00etara bitartean izango da dinamika Emakumeon Etxean, eta bertaratu nahi duen orok aldez aurretik izena eman beharko du, 648 417 157 telefonora deituta edo emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzita. Horrez gain, aurrez abisatuta, haur zaintza zerbitzu doakoa ere eskainiko dute eta antolatzaileek gogorarazi dute esterilla eta arropa erosoa eramateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!