Familia-hezkuntzako zenbait eredu ezagutaraziko ditu Leyre Canok datorren asteazkenean, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 18a, 00:00

Leyre Canok Treba Gurasoak ekimenaren baitan eskainitako hitzaldi batean.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da hitzaldia, eta bertaratzeko aldez aurretik izena eman behar da.

Urtarrilean eman zitzaion hasiera haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldi-zikloari Treba Gurasoak ekimenaren eskutik, eta datorren asteazkenean eskainiko du Leyre Canok hurrengo hitzaldia. Astigarragako Udaleko Euskera eta Hezkuntza sailak antolatutako ekimen honek herritarren artean harreman osasuntsuak eta parekideak sustatzeko helburuarekin bat egiten du. Guztira zazpi hitzaldi eskainiko dira punta-puntako trebatzaileen eskutik, eta hitzaldi guztiak doakoa dira.

Hilaren 21ean, 'Arauak eta mugak: nola ezarri era asertibo batean?' hitzaldia eskainiko du, Leyre Canok. Hitzaldi honen helburua ondorengoa da: familian harreman orekatua, osasungarria eta onuragarria izateko zer behar den ikusiko da, hori garatzeko beharrezkoak diren arauak eta mugak nola jarri landuz.  Arratsaldeko 18:00etan hasiko da hitzaldia, Erriberan.

Eta horretarako, ondorengo edukiak landuko ditu trebatzaileak: Familia-hezkuntzaren eredu ezberdinen ezagupena; Familia-hezkuntzaren eredu ezberdinak erabiltzearen ondorioak; Zer dira mugak?; Zertarako balio dute mugek?; Mugak era asertiboan jartzearen onurak; Mugak era asertiboan jartzeko tresnak; Arauen beharra familian; Arauak era asertibo batean jartzeko modua; Zer izan behar dugu kontuan arauak eta mugak jartzeko orduan?. 

Hitzaldia euskeraz izango da eta bertaratzeko, aldez aurretik izena eman behar da: 943 335 064 telefonora deituta; edo  euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!