Ana Apikarekin ipuin kontaketa, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 17a, 00:00

Ana Apika ipuin kontalaria, aurreko saio batean.

'Besotako ipuinak' saioa eskainiko du kontalariak, 17:00etan Erriberako liburutegian, 1-3 urte bitarteko haurrentzat.

Etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioa antolatu dute Erribera kulturgunean, datorren ostegunerako. Arratsaldeko 17:00etan izango da, liburutegian; eta 1-3 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Oraingoan, Ana Apika barakaldotarra izango da kontalaria, eta 'Besotako ipuinak' saioa eskainiko du, euskeraz.

Saioa doakoa izango da, baina ipuin kontaketaz gozatzeko, aldez aurretik eskuratu beharko dira gonbidapenak. Asteleheneko 10:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri, liburutegian bertan eta astigarraga.eus atariko sarreren atalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!