Eulalia Abaitua argazkilariaren bizipenak eszenan, etzi

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 15a, 00:00

Argazkia: 'loraldia.eus'

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da antzezlana, Erriberan, eta bi emakume izango dira eszenan, Lide Hernando eta María Urcelay.

'Mira Hadi, Eulalia Abaitua andre begietan' izeneko antzezlana eszenaratuko dute etzi arratsaldeko 19:00etan, Erriberan. Bi emakume izango dira eszenan; batetik, Lide Hernando (Liher taldekoa); eta bestetik, María Urcelay. Arte bisualaren eta zuzeneko musikaren bidez, aitzindaria izan den emakume baten bizitza kontatuko dute; Eulalia Abaitua argazkilariarena, hain zuzen.

 

Aitzindaria eta aparta

Eulalia Abaitua argazkilari aitzindariaren bizitza ez da oso ezaguna. Bilbotik Liverpoolera abiatu eta Ingalaterran aurkitu zuen argazkilaritza. Argazkilari etnografiko aparta izan zen, aitzindari haundia. Bere bizitza kontatuko dute etzi Erriberan, eta bere sorkuntza erakutsiko dute begirada garaikide baten bidez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!