Inauteri giroan, zineaz gozatzeko aukera ere izango dute astigartarrek, bihar arratsaldean. Bi film eskainiko dituzte Erribera kulturgunean: 'Patrick' haurrentzat, eta 'La zona de interés' helduentzat. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da Patrick, Sophie Roy-k zuzendutako filma. Euskeraz jarriko dute, eta 88 minutuko iraupena dauka. Oso bestelako tematika izango du helduentzako filmak. Iluntzeko 19:00etatik aurrera eskainiko dute La zona de interés, Jonathan Glazerrek zuzendutakoa. 106 minutuko iraupena dauka eta Gaztelaniaz eskainiko dute filma.