Baratza publikoetan izena emateko epea apirilean irekiko da

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 11a, 00:00

Baratza landu nahi duenak orain du aukera.

Une honetan, herri-baratzeen proiektua jendaurrean dago martxoaren 20ra arte.

Urtarrileko Osoko Bilkuran behin betiko onartu zen baratze publikoak emateko eta erabiltzeko araudia, Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Gipuzkoako Federazio Koordinatzaileak (Elkartuk) egindako alegazioa onartzearekin batera.

Une honetan proiektua jendaurrean dago martxoaren 20ra arte (egun hori barne). Ondoren, apirilaren hasieran, emakidak esleitzeko deialdia jarriko da abian, eta une horretan irekiko da izena emateko epea. Baratzeak banatzeko zozketa ekainean egitea aurreikusten da. Horrela, baratzeak irailaren amaieran aldatuko dira gaur egun kontzesioa dutenen eta berrien artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!