'Mindfulnessaren onurak hazkuntza garaian' saioa, Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 10a, 00:00

Otsailaren 24an 'Mindfulnessaren onurak hazkuntza garaian' saioa egingo dute Emakumeon Etxean. Izaskun Robledo izango da dinamizatzailea, eta askotariko praktikak prestatuko ditu: «Mindfulnessaren praktikak gure egunerokotasuna alda dezake. Oreka emozionalean sakontzen lagundu gaitzake eta baita geure haurrekin nahiz geure buruarekin harremantzeko modua aberasten», azaldu dute antolatzaileek. Saioan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Emakumeon Etxean, emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidean edo 648 41 71 57 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!