Berdintasun Plana osatzeko bigarren bilera egingo dute gaur Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 8a, 00:00

Gaur 17:30etan hasita, Emakumeon Etxean, emakumeen ahalduntzearen gaia landuko dute. Berdintasunerako IVgarren Plana osatze aldera antolatu dira saioak. Guztira hiru herri gogoeta antolatu dira; otsailaren batean egin zuten lehenengoa, eta hirugarren eta azken saioa otsailaren 15ean izango da, Astigarragako Erribera kulturgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!