'Zirrara', Astigarragako sexu eta bikote aholkularitzaren aurkezpena, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 7a, 00:00

Sexualitateaz gehiago jakiteko asmoz Zirrara, Astigarragako sexu eta bikote aholkularitzaren aurkezpena izango da gaur, 18:00etatik aurrera, Emakumeon Etxean. Zaintza zerbitzua egongo da aurrez abisatuta. Proiektu berria da eta aurkezpenean azalduko dira zerbitzu berriaren xehetasunak. Astigartarrak gonbidatuta daude aholkularitza zerbitzua ezagutzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!