Zapotxin pailazoa Astigarragan izango da gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 3a, 00:00

Zapotxin pailazoak antzerki musikala eskainiko du gaur, arratsaldeko 18:00etan, Erribera Kulturgunean. Xaguxar aisialdia taldea da antolatzailea, eta sarrerak urtarrilaren 29 eta 31n jarri zituten salgai eskola atarian. Dena den, oraindik sarrerarik eskuratu ez duena ikuskizuna baino ordubete lehenago bertaratu beharko du Erriberako lehiatilara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!