Gazteei buruzko gogoeta saioa egingo dute gaur Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 1a, 00:00

Astigarragako emakumeen eta gizonen berdintasunerako IV. plana osatzeko lehenengo herri gogoeta izango da gaurkoa. 'Gaurko haur eta gazteekin biharko berdintasunerantz' izenburua jarri diote saioari, eta hezkidetzaz, haur eta neskatilen ahalduntzeaz eta haur eta gazteekiko indarkeriaz hausnartzeko aukera izango da. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da saioa, Erriberan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!