Ekain Lizeagak, 20 urteko astigartarrak, bihar egingo du debuta egingo du profesionaletan, Baiko enpresarekin. Amorebietan jokatuko du estreinako partidua, Promozio mailako Binakako Txapelketan; Morgaetxebarria ordez arituko da, Alberdi II.rekin batera, Bikuñaren eta De la Fuenteren aurka. 22:15etan hasiko da jaialdia.
Aimar Olaizola Baikoko kirol arduradunaren esanetan, «berme haundiko atzelaria da, pelota gutxi galtzen du eta kantxan asko mugitzen da». Olaizolak nabarmentzen duenez, «bere bertuterik haundiena eskuina da».
Astigarrako Mundarro klubean hezia, Lizeagak bi urterako sinatu du Baiko Pilotarekin. Hala, hiru dira bailarako pelotariak profesional mailan: Salaberria, Exposito eta Lizeaga.