Odola emateko aukera izango da gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 31a, 00:00

Gaur arratsaldean odola emateko aukera izango dute astigartarrek. Arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara izango dira estrakzioak, baina aurretik hitzordua eskatu beharko da. Horretarako, gaur bertan 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu beharko da. Odol Emaileen elkartetik herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbita.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!